miércoles, 22 de enero de 2020

ERDI AROKO AZOKA - IPUIN KONTALARIA

2020ko Gunex deitutako zeharkako proiektua martxan dugu. DBH2. kurtsoko ikasleek Erdi Aroarekin lotutako ekintza ezberdinak prestatu dituzte. Ikasgai bakoitzetik neska-mutilek irakaslearen laguntzarekin, zenbait ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte. Ekitaldi hauetara Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak etorriko dira. Euskaran "Muntxaraz" ipuina landu ondoren, eta bertan parte hartzen duten pertsonaiak marraztu, margotu, kartoietan itsatsi eta moztu ondoren, txotxongilo moduko bat prestatu dute.








No hay comentarios:

Publicar un comentario